Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Antigua
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-06-28;Goizaldi dantza taldeak antolatu duen Lauarin Folklore jaialdiaren barruan, desfilea eta dantzaldia egin dute Antiguan. Munduko oinak dantzan

Goizaldi dantza taldeak antolatu duen Lauarin Folklore jaialdiaren barruan, desfilea eta dantzaldia egin dute Antiguan.

Munduko oinak dantzan

maitane aldanondo

Goizaldi dantza taldeak 60 urte bete ditu aurten eta gertaera zoriontsua ospatzeko aspaldidanik zuten asmoa gauzatu dute: Lauarin Nazioarteko Folklore jaialdia antolatzea. Bertako taldeez gain, Greziako Likio Ellinidon, Bulgariako Dunav eta Poloniako Wroclaw dantza taldeak parte hartzen ari dira bihar amaituko den jaialdian.

Atzerriko hiru taldeetako eta Goizaldiko dantzariek beren trebetasun eta gaitasunak erakutsi zituzten ostegun iluntzean Antiguako kaleetan barrena lehenik, eta auzoko frontoian ondoren. Goizaldikoak izan ziren gainontzekoei bide eginez irten zirenak. Txistularien doinuek arreta erakarrita kaleetan joan-etorrian zebiltzanetako asko Gaskonia plazara gerturatu ziren, taldeak bere geldiunean egindako emanaldia ikusteko. Bizpahiru dantza eskaini ondoren, dantzariek desfilearekin jarraitu zuten.

Tokia hartuta zutenek bost bat minutu besterik ez zuten itxaron behar izan Bulgariako dantzak ezagutzeko. Mandolina-jotzaile eta abeslariek lagunduta, erritmo biziko emanaldia eskaini zuten Dunav-eko kideek. Herrialde horretako ipar-mendebaldeko dantza eta kantak eskaini zituzten, ohi moduan, jatorrizko berezitasunak mantenduz.

Ikusleak gogotsu

Gutxinaka-gutxinaka hurrengo taldeak zer eskaini zain zegoen jendeak plaza inguratu zuen. Txalo artean hartu zituzten Poloniako Wroclaw-ekoak. 15 dantzarik eta 10 abeslarik osatzen dute eta batzuek besteek abestutakoaren arabera dantzatzen dute. Errepertorioan Poloniako hainbat eskualdetako kantu eta dantzak batu zituzten koreografia originalen bidez.

Frontoirako bidea egin zuten azkenak Likio Ellinidoneko greziarrak izan ziren. Thessalonikakoen jantzi tradizionalek bat baino gehiago harritu bazuten ere, eskainitako dantzen edertasuna izan zen bertaratutakoen mintzagai nagusia. Txalo artean agurtu zituzten dantzariak eta hainbat beraiekin batera joan zen frontoira.

Saioa hasi aurretik jada harmailetan lekurik ez zenez, bi sarreren inguruan pilatzen joan zen jendea. Ordu eta erdiko emanaldian talde b akoitza berriro ere banaka aritu zen, eta ikusleek gogoz txalotu zituzten partaideak ikuskizun ederra eskertzeko.

Agenda

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.