
Antiguako txoko guztietara iristen dira Sanjoanak
JAIAK Gustora daude oso Antiguako jaietako antolatzaileek. Izan ere, bi motatako giro paregabea izaten ari baitira egunotan, jendearena zein eguraldiarena, alegia. Jaien alaitasuna auzoko txoko guztietara helarazteko hainbat ekimen ibiltari ezarri dituzte egitarauan. Horien artekoa da Goizuetako dantzariek, atzoko partez , Matian kalean barrena egindako erakustaldia. Jai batzordeak txoko guztietara iristeko duen grina bezain haundia da adin guztietako antiguatarrek ondo pasa dezaten duen gogoa. Asmo horrekin antolatu zuten Jose Maria Sert plazako Parke Erraldoia. Aurreko guztiari gehitu behar zaizkio, eguneko musika emanaldiak edo eguerdiko paella jate herrikoia. Festek asteartera arte izango dute segida. Gaurko egitarauan, besteak beste, Pilota eskolako finalak edota Txirain kultur elkartearen Kantujira aurki daitezke.
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.