
Koldo Ameztoy ipuin kontalaria DOKAn
Ipuin kontalaria
Hazparneko Koldo Ameztoy ipuin kontalaria DOKAn izango da gaur 20:00etan.
erredakzioa
Hamar urtetik gorako gazte eta helduentzako ikuskizuna eskainiko dute gaur Antiguako DOKAn Iparraldeko Koldo Ameztoi artistak Olabegia izeneko ikuskizun berezia aukeztuko du .
'Olabegia' ikuskizuna
Ibarxola baino gorago dagoen Olabegia etxera ez da inoiz herritarrik gerturatzen. Sasiek inguraturik eta hartuta daukate eraikin iluna. Bertan hiru anaia bizi dira: Ikazkina bata, meatzaria bestea eta arotza hirugarrena.
Euskarazko ipuinaren aldeko lan esanguratsua
Ameztoy publikoaren aurrean egotera ohituta dago aspalditik. Izan ere, bera izan zen hein handi batean ipuinaren berpiztea ahalbidetu zuen Euskal Herriko artistarik garrantzitsuenetakoa.
Mito eta kondairak musika eta kantuarekin bat
Euskal Herriko ipuin eta mito ugari kontatu ditu bere ikuskizunetan eta jendearekin harreman polita lortzen du bere emanaldietan. Bakarrik jardun ohi da baina maiz musikariekin elkarrekin prestatzeen ditu bere ikuskizunak.
Gaurko saioan ipuin eta kondairak, atzoko eta gaurko kontakizunak, kantua eta musika uztartuko ditu.
Koldo Ameztoyren Olabegia euskarazko ikuskizuna Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta DOKAk berak programatu du. Arratsaldeko zortzietan hasiko da eta ez da haur txikientzako emanaldia izango, 10 urtetik gorakoentzat baizik.
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.