Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Antigua
2008ko abenduak 4, Osteguna

;2008-06-17;Uztailean jarriko dira indarrean TAO tarifa berriak . Ondarretan eta Arkitektura eskolaren atzealdean autoa uzteagatik TAOa ordaindu behar da jada.

Uztailean jarriko dira indarrean TAO tarifa berriak

Mugikortasuna

Ondarretan eta Arkitektura eskolaren atzealdean autoa uzteagatik TAOa ordaindu behar da jada.

xabier etxabe

Uztailetik aurrera, Udalak indarrean jarriko ditu TAO tarifa berriak. Aldaketa hauen bidez, Udalak Erdialdeko tarifak garestituko ditu herritarrek autoa hiri kanpokaldeko aparkalekuetan utz dezaten. Lehen aldaketa, dena den, atzo jarri zen indarrean, Ondarreta inguruko kaleetan eta Arkitektura eskola atzean TAOa jarri baitute abian.

Ekainaren bukaerako osoko bilkuran Udalbatzak TAO tarifa berriak onartuko ditu; uztailaren lehenengoetarako, beraz, indarrean egongo dira tarifa berriak. Berritasun horien bidez, igande eta jai egunetan Parte Zaharrean eta Askatasunaren hiribidetik Parte Zaharrera doazen kaleetan autoa uzten dutenek TAOa ordaindu beharko dute. «Bizilagunek, beraz, ez dute igandetan autoa doan uzten zuten autoen presiorik jasango», adierazi du Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak. Erdialdeko tarifak garestituko direnez, herritarrentzat Loiolan edo Ibaetan autoa uztea «merkeagoa» izango dela esan du Gascok.

TAOa Ondarretan

Martxan da TAOa Ondarretan. Matia eta inguruko kaleek urte osoan dute TAOa, udan, baina, TAO eremua zabaldu egiten da. Arkitektura Eskola atzekaldean, esaterako, tarifarik merkeena ¬urdina¬ ezarri dute, bost ordukoa. Eduardo Txillida pasealekuan, bestalde, egonaldia ordu eta erdikoa da, «hondartzara joan nahi dutenek bizilagunentzat aparkatzeko lekua utz dezaten».

Satrustegi pasealekuan motorrentzat aparkalekua jarri dute, halaber. Era horretan, «Ondarretara doazen motorzaleek ez dute motorra TAO eremuetan edo espaloi gainean utziko», zehaztu du Mugikortasun zinegotziak. 100-150 motorrentzat lekua jarri dute.

Autobus bideak Antiguan

TAO aldaketekin batera, Zumalakarregi hiridean, Erdialdeko norabidean, autobus bidea egiteko azterketa martxan dela gaineratu du Ernesto Gascok. «Autobus bidea eraikitzeak zirkulazioan zein eragin izango dituen ikusi behar dugu, ez baita erraza autobus bidea jarri eta auto zirkulazio arina mantentzea».

Horretaz gain, Añorgarako bidean beste autobus bide bat jartzea aztertzen ari dira Tolosa hiribidean. «Europa biribilgunean sartzeko errepidean jarri nahi dugu autobus bidea, Añorgara, Zuatzura edo Tolosara doazen autobusek trabarik izan ez dezaten».

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.