
Antigua-Luberriren 'Spring Day for Europe'
Antigua
Institutuak Europarekin lotutako zenbait gai landu ditu ikasturtean zehar eta haien bilduma jarri zuen atzo.
erredakzioa
Europako Eguna edo Spring day for Europe da maiatzak 9. Horren harira, erakusketa berezia egin zuten atzo Antigua-Luberri institutuan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko hainbat ikaslek lan ugari egin dituzte ikasturtean zehar eta horien bilduma jarri zuten atzo erakusgai. Europako Batasuneko herrialde guztietako posterrak eta Europako hizkunta gutxituez proiektuak egin dituzte, Europar Batasunari buruzko bloga sortu dute...
ELOSen barruan
Europar dimentsioa ikastetxean sartzea izan da helburuetako bat Antigua-Luberrirentzat sorreratik eta bide horretatik, hamaika jarduera egin izan dituzte. Esate baterako, ikasle trukaketak Alemaniako ikastetxeekin edo eskola arteko egitasmoak Alemania eta Estoniarekin. Jarduera guzti-guztiak ingelesez egiten dituzte.
Hori horrela, Hezkuntza sailak ELOS Europako ikastetxeen sarean. sartzeko proposamena egin zion Antigua-Luberri institutuari eta eskolak baiezkoa eman zuen. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sei eskola daude ELOSen barruan eta Antigua-Luberri da horietako bat. Sare horretan dauden eskolek ezaugarri komunak dituzte: hainbat hizkuntz irakastea, Europarekin lotura duten gaiak curriculumean sartzea eta abar. Bilera batean bururatu zitzaien maiatzaren 9aren ildotik sei eskolek ekimen komun bat egitea eta informazioa trukatzeko blog bat sortzeari ekin zioten. Landutakoa ikusi ahal izan zen atzo. Beti ere, Europara begira.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.