Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Antigua
2008ko uztailak 6, Igandea

;2008-05-09;Petti abeslariaren kontzertua DOKAn Berako abeslariak bere azken diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.

Petti abeslariaren kontzertua DOKAn

Kontzertua

Berako abeslariak bere azken diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.

ERREDAKZIOA

Juan Luis Perez Mitxelena abeslari eta kantu egilea ezkutatzen da Petti goitizenaren atzean. Berako abeslariak bost urteko isilunea hautsi zuen iazko udazkenean On diskoarekin. Bertako abestiak aurkeztuko ditu gaur DOKAn, 20:30ean Bagera Elkarteak eta Dokak antolatutako Kultur Errotaren barruan.

Berako abeslaria 15-16 urterekin gitarra-jotzaile moduan aritu zen Noise Hole-n, eta beranduago, Zup taldean; baina 1997a arte ez zen bakarka abesten hasi. Lau disko atera ditu bere ibilbidean, Anari eta beste abeslari batzuekin egindako kolaborazioez gain. Folk-rock musika lantzen du nagusiki, baina blues, country, soul, gospel eta beste hainbat estilo ere agertzen dira bere diskoetan.

Musikagilea izateaz gain, letragilea ere bada Petti. Bere abesti gehienak oso intimistak dira eta hauen existentzialismotik zirrara sortzen dute. Azken diskoan ordea, hitz gehienak ez dira bereak, ondo ezagutzen duten lagunenak baizik. Kantuak egitea berarentzat terapia bada, are gehiago zuzenean abestea. «Zuzenekoa beti da benetakoagoa. Hasieran beti egoten naiz bihotzekoa emateko moduan, baina hirugarren edo laugarren kantutik aurrera lasaitzen hasten naiz» aipatu izan du Pettik.

Azken diskoak tamainako arrakasta izan du eta abestietako bat irratietako top zerrendetan egon da. Zuzenekoetan jende gazte gehiago dagoela ere nabaritu du Berako abeslariak. Arrazoia, bere ustez, «orain taldearekin batera eskaintzen ditu kontzertuak,rockeroagoak dira eta agian erakargarriagoak gazte jendearentzat».

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.