
Artista izateko ametsetan
Antzerkia
Zirika Zirkusek helduentzako euskarazko ikuskizuna eskainiko du bihar arratsaldean DOKAn.
erredakzioa
Akrobaziak, malabarismoa, magia, klakea, globoflexia, musika, dantza... Komikotasuna nagusi izango da Zirika Zirkus taldeak bihar DOKAn eskainiko duen obran, Ametsetan. Kabareta, zirkua eta antzerkia uztartu dituzte ikuskizun honetan, beraz, ez da ezer faltako. Bi protagonista sudur gorriek, tango bat ere dantzatuko dute.
Pailazoak artistentzako antzokia garbitzera eta prestatzera joango dira. Ustekabean artisten arropak janzten hasiko dira eta antzokiko izarrak direla amets egingo dute. Akrobata, dantzari, malabarista eta mago bihurtuko dira. Nagusiak, jakina, ez du langileak ametsetan ikustea gustuko.
Ordu betean erritmo biziko obra dibertigarria ikusi ahal izango du publikoak. Haurrentzako ere obra egokia da Zirika Zirkusena baina helduentzako ordutegia izango du, 20:30ean bihar DOKAn.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.