
Etenik gabeko gaua edo ‘Gaubira’, Jacques Remusen musika instalazio bitxiak, Bertsoa&Jazza saioa... Berritasunez beteriko egitarauaz gozatuko dute aurten musikazaleek udako hitzordu klasikoan. Berritasunez betetako egitaraua eta musika izar handien desfilea izango dugu uztailaren 27a arte.
Jacques Remusen 'Baskula Termofonikoak'. Ur eta suzko makinak dira eta eskultura argitsu eta zinetikoak aldi berean. Musika tresna gisa funtzionatzen urez betetako ontzi zirkular baten inguruan jarritako elementuek. Hodi metaliko, soplete eta kuboek osatzen dute makina akustiko berezia eta beraz ez du bozgorailu elektronikorik behar. Jacques Remusek XIX. mendeko printzipio fisikoetan inspiratutako makina dela azaldu du. Garai hartan gasa, ura eta argiarekin egindako esperimentuetan alegia. Makina ha, ordea, misteriotsuagoa eta mistikoagoa dela esan du. Izan ere, zientifikoa baino artistikoa dela azpimarratu du. Meditaziorako musika egiten dute. Ordenagailu bidez kontrolatutako musika tresna batzuk balira bezala funtzionatzen dute eta Donostian aurkeztu dira lehen aldiz. Remusek Marsellako tailer batean sortu zuen Baskula Termofonoak makina. Egilea: Nerea Lizarralde
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.