
Bilkura
ANTIGUA, Antiguan - 2008-06-26tik 2008-06-26era, 20.00
Gora (Ypa!) Errusia
Aspaldidanik jakin dugu, gure ingurunetan behintzat -eta seguruenera munduko herri gehienetan- futbolak hamaika zikinkeria estaltzeko balio izan ohi duela "furia hispana" eta koloreen maitasunaren izenean.
Zilegi da! Baina, hortaz, geure koloreak hauta ditzagun lehenbaitlehen; geurea ikurriña!
Eurokopari prentsan eskaintzen zaizkion hitz aspertu eta orrialde amaigabeetan bi titular apartatu ditut. bata, Xavi, Barçako eta Espainiako selekzioko jokalariarena, "en catalunya y en Euskadi también quieren que ganemos". Bestea Urkulluri kendu diote "Errusiaren alde apustu egingo duela esanez Espainiaren kontra". Ño! behingoz ados Urkullu jauna.
Futbolak bazter guztiak betetzen dituen tenorean aldez aurretik hautaketa egin beharko, beraz. Jakin badakigu Errusia, egun, ez dela inoren eredu, eta are gutxiago Euskal Herritik begiratuta, Txetxenia bezalako herri txiki batean egiten ari diren sarraskia guztiz salatzekoa baita, esaterako. Baina Espainia/Errusia bezperan piperpotoa ez dugula gustoko aitortzeaz gain, gogora datorkigu Espainiako gobernuak italiar hegazkin faxistak gure herria bonbardatzea bidaltzen zituzten bitartean, gure aiton amonak ume zirenean gerratik alde egiteko Errusian babes hartu zutela.
Horregatik Ypa! Errusia
OSTEGUNA EKAINAK 26 ARRATSALDEKO 8RETAN
POTEO HERRIKOIA ANAIAK TABERNATIK (ANTIGUA) HASITA
GORA ERRUSIA Antolatzailea: Antiguotar talde bat
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 |
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.